Taldeak Festamentua ikuskizuna eskaini du. Hileta batean hartu dute parte hainbat lagunek, eta patroi zehatz bat jarraitu gabe hainbat eratako dantzak eta musika estiloak nahastu dituzte ikuskizuna osatzeko.
Hileta kuriosoa irudikatu dute, gaur, Aretxabaletako Herriko Plazan

Udaleko Kultura Sailak antolatuta Tio Teronen Semeak taldearen ikuskizuna izan da Aretxabaletako Herriko Plazan. Eguraldia ez da lagun izan, baina umorea, dantza eta musika doinuekin gozatu ahal izan dute plazan batutakoek.
