Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hilabete bat ments da maskaraden hasteko!

Dokumentuaren akzioak

Hilabete bat ments da maskaraden hasteko!

Aurtenko maskaradakariek egütegia finkatü berri düe! Urtarrilaren 22tik maiatzaren 7alat , 16 maskarada emanik dirate. Hilabete baten bürüan hasiko dira. Pettarreko Ezpeize eta üngürüko herrietako gazteek emanen düe aurten. Baldin bada hilabete zonbait biltzen hasirik direla, berriki baizik ez dira biribilkatzen hasi, eta serioski errepikatzen jarri. Kargüak ere banatüak izan dira. Oraitik aintzina maskarada osatzen joanen dira, jakitez hilabete bat baizik ez dela baratzen. Klika artikülüaren gainen egitarauaren ükeiteko.
Komunikabidea
Xiberoko Botza
Mota
Albistea
Data
2016/12/16
Lotura
Xiberoko Botza

Bestalde 16 emanaldi dutukie, azkena maiatzaren 7an Gipuzkoan datekialarik; apirilaren 30an haatik Ürrüstoien emanen düe.
•    Urtarrilak 22, igandea: Ezpeize
•    Urtarrilak 29, igandea:  Gotaine
•    Otsailak 5, igandea: Altzai-Lakarri
•    Otsailak 12, igandea: Altzürükü
•    Otsailak 19, igandea: Müskildi
•    Otsailak 26, igandea: Pagola
•    Martxoak 4, larunbata: Maule
•    Martxoak 11, larunbata: Idauze
•    Martxoak 18, larunbata: Iruri-Zalgize
•    Martxoak 26, igandea: Urdiñarbe
•    Apirilak 2, igandea: Larraine
•    Apirilak 9, igandea: Hoki
•    Apirilak 16, igandea: Barkoxe
•    Apirilak 23, igandea: Gamere
•    Apirilak 30, igandea: Ürrüstoï
•    Maiatzak 7, Gipuzkoan (zehaztekoa)

http://www.xiberokobotza.org/plugins/content/mavikthumbnails/thumbnails/300x150-images-stories-KULTURA-MASKARADAK-6maskaradak2014.jpg

Dokumentuaren akzioak