Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hezkuntza lege berriak euskarazko kulturgintzaren transmisioa bermatu behar duela aldarrikatu dute hainbat gizarte eragilek

Dokumentuaren akzioak

Hezkuntza lege berriak euskarazko kulturgintzaren transmisioa bermatu behar duela aldarrikatu dute hainbat gizarte eragilek

Legeak behar hori modu esplizituan jaso beharko lukeela uste dute.
Egilea
Maitane Legarreta
Komunikabidea
Gaztezulo
Mota
Albistea
Data
2022/06/20
Lotura
Gaztezulo

 Hezkuntza lege berriak euskarazko kulturgintzaren transmisioa bermatu behar duela aldarrikatu dute hainbat gizarte eragilek

"Azken hamarkadetan kultur sorkuntza zabaltzeko, transmititzeko eta gizarteratzeko moduak eraldatu egin dira: sorkuntza-testuinguru berriak sortu dira, kultur industrian eraldaketak gertatu dira, kazetaritzaren parametroak aldatu dira, hezkuntza arautuan pedagogiak berritu dira, kultur sorkuntzaren berariazko irakaskuntza murriztu da, kultur kritikaren ekarpenak sakabanatu dira, eta abar. Paradigma aldaketa honen baitan eta azken urteotako inkesta zein azterketek erakutsi dutenez, eten bat gertatu da eta gaur egun hezkuntza arautuak ez du bermatzen euskarazko kulturgintzaren transmisioa", azaldu dute Donostian egindako agerraldian.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako hezkuntza lege berri baten eztabaida mahai-gainean dagoenez, ezinbestekoa iruditzen zaie une hau euskarazko kulturgintzaren transmisioaren gaia azaleratzeko baliatzea. Euren hitzetan, "egin nahi den hezkuntza lege berriak euskarazko kulturgintzaren transmisioa bermatu behar du hezkuntza eraldatzailea lortu nahi badugu, eta, hori hala izan dadin, garrantzi handia du legeak modu esplizituan jasotzea behar hori". Gainera, euskarazko kulturgintzaren ekosistemako eragile izanik,  kulturgintzaren transmisioa bermatu dadin hartu beharreko neurrien proposamen, eztabaida eta adostasun prozesuan parte hartu nahi dutela jakinarazi dute. 

Honakoak dira adierazpenarekin bat egin duten eragileak: Ahotsenea, Aiaraldea Ekintzen Faktoria, Bertsozale elkartea, Dantzan, Elkar Fundazioa, Euskal Aktoreen Batasuna (EAB), Euskal Editoreen Elkartea (EEE), Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea (EHAZE), Euskal Herriko Dantza Profesionalen elkartea (ADDE), Euskal Idazleen Elkartea (EIE), Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea (EIZIE), Euskal Herriko Trikitixa elkartea, Euskaltzaleen Topagunea, EuskalPEN, Galtzagorri, Gerediaga, Ibaia, Jakin, Lanartea, Tupust! eta Xabiroi.

 

Dokumentuaren akzioak