Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Herriz herri oinak dantzatuz

Dokumentuaren akzioak

Herriz herri oinak dantzatuz

Dantza izango da igandean nagusiki Otsagabian eta Zaraitzuko beste herri batzuetan

Egilea
I. Astiz
Komunikabidea
Berria
Tokia
Iruñea
Mota
Albistea
Data
2009/06/18

Goizean hasiko dira emanaldiak, 11:30ean. Zaraitzuko hamar herritan izango da hori; Nabaskoitze, Uskartze, Sartze, Espartza, Orontze, Ezkarotz, Jaurrieta eta Itzaltzun.

Orduan egingo dituzte emanaldiak hamar dantza taldeek. Talde bana herri bakoitzeko. Gero, eguerdiko ordu bata inguruan, Otsagabian bilduko dira denak, eta plazan izango da ekitaldi nagusia.

Herri bazkaria izango da ondoren, Otsagabiako pilotalekuan, eta erromeria, berriz, bazkalondoan bertaratzera animatzen diren guztientzat.

GURE DANTZA

Non. Otsagabian eta Zaraitzuko ibarrean (Nafarroa).

Noiz. Igandean.

Zer. Dantza erakustaldiak, Nafarroako hamar dantza talderen eskutik.

Dokumentuaren akzioak