Dokumentuaren akzioak
Herrixa Dantzan saio berria bihar, Garaia Tabernan
Bihar, azaroak 30, Herrixa Dantzan saio berria izango da Garaia Tabernan arratsaldeko 20:00etatik 21:30ak arte.
Dantzaldia irekia izango da eta sarrera doakoa. Gidatutako dantzaldi irekia da Herrixa Dantzan, Euskal Herriko eta Europako beste eskualde batzutako dantza tradizional ludikoekin osatutakoa: sokan, taldean, bikoteka... denetarik. Helburua, adin ezberdinetako herritar soilak dantzan elkarrekin gozatzea.
Dokumentuaren akzioak