Santamas Komisiñuak eta Portaloi Kultur Elkarteak antolatuta, dantzaldi irekia egin da Arrasateko Trikitixa Eskolarekin, Arrasateko Gaiteroekin eta Udalaxperekin Biteri plazan. Portaloi elkatetik azaldu dutenez “Santamasak oso ‘herriko’ jaia izanda, adostu dugu Santamas bezperan finkatzea dantzaldia (abenduaren 21ean urtero) eta herriko musikari edo musika-taldeek ematea (aurten, Arrasateko trikitixa-eskolak, Arrasateko gaiteroek eta Udalaxpe txistulari taldeak). Uste dugu aldaketa esanguratsua dela, herriko baliabideekin moldatze aldera, eta herriko musikari eta dantzariak elkarrekin jartzeko.”