Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Herrixa Dantzan protagonista izan da Puntaik Punta jaialdiaren barruan

Dokumentuaren akzioak

Herrixa Dantzan protagonista izan da Puntaik Punta jaialdiaren barruan

Komunikabidea
Mondraberri
Tokia
Arrasate
Mota
Albistea
Data
2022/10/16
Lotura
Mondraberri

 

Debagoieneko Bidezidorrean Jaialdia azken txanpan sartu da, jardueraz betetako egunarekin. Goizean lau ibilbide gidatu egin dira: horietako hiru Garagartza-Udala-Besaide-Tellamendi-Garagartzara, Sasoibiderekin, Bedoña elizateko Andra Mari Zurira eta Murugain dragoiaren bidetik oinez; eta azkena bizikletaz Vasco-Navarro bide berdetik, Eskoriatzatik Arrasatera.

Gainera, goizean zehar Oñatiko Arrikutz kobazuloa bisitatzeko aukera ere egon da, bertan espearologia eginez. Bestalde, Leintz Gatzagako Gatz museora bisita egin da, Hiruerreketa ibilbidearekin Deba ibaiaren sorrera eta Leintz Gatzagako inguruak ezagutzeaz gain.

Herrian ere animazio handia izan da Trikitixa Eskolako kideek egin duten kalejirarekin. Gainera, Biteri plazan Herrixa Dantzan dantzaldia izan da, Arrabitari bailarako taldearekin. Herrixa Dantzan zuzendaritzan Patxi Montero egon da beti bezala.

Arratsaldean oraindik bi jarduera izango dira. 16:30ean ‘Arrasate harri bitxia’ bisita geologikoa erdialdean, eta 18:00etan Hortzmugaren eskutik ‘Jule’ kale antzerkia Biteri plazan.

 

Dokumentuaren akzioak