Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Herrixa Dantzan ekimenaren lehen saioa, bihar, Garaia tabernan, 20:00etan

Dokumentuaren akzioak

Herrixa Dantzan ekimenaren lehen saioa, bihar, Garaia tabernan, 20:00etan

Egilea
N.G.
Komunikabidea
Diario Vasco
Mota
Albistea
Data
2011/10/27
Lotura
Diario Vasco
Herrixa Dantzan doako dantzaldia da, Portaloi taldeak antolatuta, udalaren laguntzarekin. Patxi Monterok gidatuta, Euskal Herriko eta Europa osoko dantza tradizional ludiko errazekin osatutako dantzaldiak ikasi ahal izango dira. Batzuk ezagunak izango dira eta beste batzuk ez, baina momentuan azalduko ditu Monterok. Herrixa Dantzan saioen helburua beraz, adin guztietako herritar soilak dantzan elkarrekin gozatzea da. Biharkoa lehenengo saioa izango da eta ekimenak erantzun ona jasotzen badu, hileko azken ostiraletan jarraitzea izango da asmoa. Gaur egun, Elgetan (Espaloia Kafe Antzokian) eta Bergaran ere (Zabalotegi aretoan) egin ohi da hilero Herrixa Dantzan dantzaldi irekia, hau da, plazara salto egitea, beste herritarrekin batera dantzan egitea, eta herritarrei erakustea dantzaren gozamena.

Dokumentuaren akzioak