Puntaik Punta gorenera iristear da, gaur bertan emango baitzaio amaiera seigarren edizioari. Naturari eta turismoari balioa emateaz gain, musikak eta dantzak ere izan du lekua egitasmo honetan azken egunetan.
Gaur goizean, esaterako, Herrixa Dantzan dantzaldia gidatu du Patxi Monterok Biteri plazan. Ordu eta laurden inguruko saioan, arrabitariek Europako nahiz Euskal Herriko doinuak eskaini dituzte eta horien erritmora egin dute dantza parte hartzaileek.
Montero gustura agertu da, dantzaldiaren ostean, karpa bete egin baita. Adierazi duenez, arrasatearrez gain, Debagoieneko eta beste herrietako jendea elkartu da Biteri Plazan: "Oso ondo joan da goiza. Ezohiko sonoritatea egon da arrabitaria