Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Herritarren txalo artean estreinatu dute Eskoriatzan zigor-dantza eguneratua

Dokumentuaren akzioak

Herritarren txalo artean estreinatu dute Eskoriatzan zigor-dantza eguneratua

Duela 77 urte, gaur bezalako egun batean, herriko andre-gizonek zigor-dantza atera zuten Fernando Eskoriatza plazara, eta, gaur, Gorosarri Dantza Taldeak dantza horren proposamen berritua estreinatu du herritarren txalo artean.
Egilea
Amaia Txintxurreta Guridi
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Eskoriatza
Mota
Albistea
Data
2025/07/01
Lotura
Goiena

[BIDEOA]

Eskoriatzako kulturaren zati bat berreskuratu nahi izan dute Gorosarri dantza taldekoek eta zigor-dantza berritua estreinatu dute herritarren aurrean.

Idoia Lahidalga dantza-irakasleak horrela berrinterpretatu du 1948ko soka-dantza: Demetrio Iriarteren Leintz martxarekin hasi da; ondoren, 1988an Trankilek eta Juan Carlos Irizarrek konposatutako Eskoriatzako ereserkiari dantza-pausuak jarri dizkiote; desafio eta banakoarekin jarraitu du soka-dantzak; lehen plazetan ohikoak ziren agarrau batekin segi; eta aurten sanpedro jaiei hasiera eman dieten Zapatistei agurra dantzatu diete. Bukatzeko, azken desafioa egin dute, eta, ostean, herritarrak gonbidatu dituzte amaieran elkarrekin fandangoa eta arin-arina dantzatzera.

Dokumentuaren akzioak