Dokumentuaren akzioak
Herritarren aurrean aurkeztu dira kintoak
Kantuan eta eskean jardun ondoren auzoetan zein kalean, 2001ean jaiotako neska-mutilak herritarren aurrean aurkeztu ziren aurtengo lehen dantza saioarekin, eguazten iluntzean. 50 gazte baino gehiago elkartu ziren eta ederto moldatu ziren. Aratusteak bitartean, domeka guztietan eskainiko dute dantza saioa Herriko Plazan (19:00).
Dokumentuaren akzioak