Dokumentuaren akzioak
Herritarren Arteko II. Dantza Suelto Txapelketa egingo da San Anton jaietan
Txapelketan 16 urtetik gorako herritarrek parte hartu ahal izango dute, eta fandangoa eta arin-arina dantzatu beharko dituzte. Dantza txapelketa urtarrilaren 15ean, igandea, egingo da; parte hartu nahi dutenek udaletxean edo liburutegian eman behar dute izena abenduaren 29a baino lehen. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, izena ematen dutenek aukera izango du Gure Txeruko Dantza Taldearekin dantzak praktikatzeko txapelketako eguna baino lehen. Entsegu eguna, izena emandakoen artean zehaztuko da izena emateko epea amaitu ondoren.
Dokumentuaren akzioak