Dokumentuaren akzioak
Herritarrak nagusi XII. Azpeitiko Dantza Txapelketan
Mikel Subinas eta Miren Ibarzabalek irabazi zuten
Hamabigarrenez, Santo Tomas Egunean ospatu zen, Sanagustin kulturgunean, Azpeitiko Dantza Suelto Txapelketa. 16 bikotek hartu zuten parte guztira eta herritarrak izan ziren nagusi. Izan ere, Mikel Subinas eta Miren Ibarzabal azpeitiarrak izan ziren txapeldun eta zapidun, hurrenez hurren, baina beste lau bikote sailkatuak ere herrikoak izan ziren. Irabazleek 141,5 eskuratu zituzten.
Mikel Subinasek Udaleko Festa Batzordeburu Mikel Ibarzabalen ekutik jantzi zuen txapela eta Miren Ibarzabalek, aldiz, berea egin zuen Ainhoa Beristain zinegotziak eskainitako zapia. Bikoteak gainera, azken urtea zuen 16 urtez azpikoen mailan eta ate handitik irten zirela esan beharko txapelketatik.
Azken urtea izanik, irakasle Luis Alberdiri lore sorta oparitu zieten.
Subinasek gainera, txapelketako dantzari onenaren saria ere jaso zuen. Nesketan, Laura Olaizola izan zen onena.
Olaizola sailkatu zen, Ioritz Galarragarrekin batera, bigarren lekuan, 140 punturekin.
Hirugarren sailkatuak Unai Odriozola eta Maider Arrieta izan ziren, 127 punturekin. Julen Badiola eta Ihintz Iturrik izan ziren laugarrenak, 126,5 punturekin. Bosgarrenak Jon Ibarzabal eta Larraitz Larrañaga sailkatu ziren.
Dantzari guztien artean hainbat zozketa egin ziren eta hauez gain, partaide denak jaso zuten saria. Bikoteak kopa bana eta diru-sariarekin etxeratu ziren.

Dantzan. Txapeldunak dantzan. :: ARGAZKIAK: ELI AIZPURU

Azpitxapeldun. Ioritz Galarraga eta Laura Olaizola.

Txapeldunak. Mikel Subinas eta Miren Ibarzabal.

Hirugarrenak. Unai Odriozola eta Maider Arrieta.
Dokumentuaren akzioak