Dokumentuaren akzioak
Herritar ugarik parte hartu du urteko lehen mutxikoetan
30 pertsona inguruk parte hartu dute urteko lehen mutxikoetan. Euria dela eta, Sanagustin kulturgunean egin dituzte Kultur Mahaiak, Itsasik, Sahatsak eta Ikasberriko dantza eskolak antolatutako dantza-jauziak. Behin denboraldi berria hasita, maiatza bitartean jarraituko dute eragile horiek mutxikoak egiten, hilaren bigarren igandean. Hasieran, Alde Zaharreko txokoetan egingo dituzte dantzak, baina ez dute baztertzen ohitura hori auzoetara ere zabaltzea.
Mutxikoen antolatzaileen helburua da “dantzak zabaldu” eta “herritarrengana gerturatzea”. Hori dela eta, azpeitiar guztiak daude gonbidatuta hilero, bigarren igandean, dantza-jauziak ikustera edota egitera.
Dokumentuaren akzioak