Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Herriko taldeak bihar kaleak berotuko dituzte Debalaik prestatutako Dantzajirarekin

Dokumentuaren akzioak

Herriko taldeak bihar kaleak berotuko dituzte Debalaik prestatutako Dantzajirarekin

Egilea
Ion Fernández
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Deba
Mota
Albistea
Data
2010/12/17
Lotura
Diario Vasco
Dultzaineroek martxan jarriko dute egitaraua. 11:00etan irtengo dira kaleak alaitzera. 11:30etan, Goaz antzerki taldekoak, Gure kai Euskal Dantzari taldekoak eta Birakako dantzariak Maxi Bar tabernan elkartuko dira. Bertan, Birakakoek koreografia bat eskeiniko dute, eta hortik Plaza Zaharrera joango dira Gure Kai-ko dantzekin. Talde honek dantza tradizionala prestatzen dute, baina bihar garaikidekoak egingo dituzte. Talde hauek Sokagin kaletik Gudarien plazara joango dira, eta bertan bi dantza egingo dituzte. Gero, Salburdi Tabernara abiatuko dira, eta dantza bat egin ondoren Zaharren Egoitzara joango dira beste bi dantza aurkezteko. Gero Plaza berrira joan eta han sorpresa bat prestatuko dute: Kosta De Marfiletik etorritako Antuanek bere dantza ikusgarri bat erakutsiko du. Beranduago, Gure Kai-koek beste dantza bat egingo dute.
Azkenean, Dantzajira Lersundi kalera ailegatuko da, eta azkenik Plaza Zaharrean bilduko dira FlashMob bat burutzeko. Bertan dantzariez aparte, herritar askok parte hartuko dute. Azken ekintza honetan parte hartzeko oraindik denbora dago, gaur egingo baita azkeneko ensaioa, Kiroldegian izango da 18:45ean.

Dokumentuaren akzioak