Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Herriko ohiturak eta dantzak liburu batean batu dituzte

Dokumentuaren akzioak

Herriko ohiturak eta dantzak liburu batean batu dituzte

Otea-Loran elkarteak bultzatu du proiektua; bihar egingo dute aurkezpena, 19:00etatik aurrera.

Bihar aurkeztuko dute Garai: ohiturak, dantzak eta jaiak liburua. Otea-Loran elkarteak bultzatu du proiektua, eta elkartean bertan egingo dute aurkezpena 19:00etatik aurrera. Bultzatzaileek esan dute 2009an hasi zirela ideia garatzen: "Hasierako helburua, sakabanatuta zegoen informazio guztia batzea izan zen". Iaz liburua sortzeko aukera suertatu zitzaien, eta udalaren babesaz gainera, Gerediaga elkarteko Txelu Angoitiak lagundu die koordinazioan.
Komunikabidea
Anboto
Tokia
Garai
Mota
Albistea
Data
2013/04/04
Lotura
Anboto

Hasierako helburu hartatik sendotzen joan da proiektua; aparteko informazioa batu dute herriari buruz. Esaterako, lehengo ohitura haietatik gaur egun geratzen direnen inguruko argazkiak eta testuak ere badaude liburuan. Bertan, protagonistak garaitarrak izatea gura dute, adierazi dutenez. Ohitura, dantza eta jaien inguruko ikerketa Iñaki Irigoienek egin du, eta osorik dago liburuan. Gaur egungo argazkiak Angoitiak jaso ditu, eta testuak Uxune Martinezek ondu ditu. Gainera, DVD bat ere badakar lanak. Bizkaiko Dantzarien Biltzarreko Jon Gamindek egindako dokumentala, argazkiak eta dokumentuak daude grabatuta.

Emaitzagaz pozik

Otea-Loran elkartekoak pozik agertu dira emaitzagaz. “Angoitiak koordinazio lan bikaina egin du”, esan dute. Liburua sortzeko beharrean hainbat kontaktu egin dituzte, eta aurrerantzean ere informazioa batzen jarraitzeko asmoa daukate.

Dokumentuaren akzioak