Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Herriko hainbat kultur taldek Lantzeko Inauteria birsortuko dute gaur

Dokumentuaren akzioak

Herriko hainbat kultur taldek Lantzeko Inauteria birsortuko dute gaur

Egilea
A. M.
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Deba
Mota
Albistea
Data
2006/02/25

Izan ere, Deban ere hitzordu berezia antolatu nahi izan da, euskal kulturaren eta tradizioaren parte den jarduera ikusgarri bat aintzat hartuz. Gure Kai dantza-taldearen ekimenez, Lantzeko inauteri entzutetsua berreraikiko da gaur arratsaldean; Miel Otxinen epaiketa eta erretzea, kontakizuneko gainerako pertsonaien parte-hartzearekin batera: Ziripot, Zaldiko, tatxoak eta ferratzaileak, hain zuzen ere.



Gure Kai dantza-taldearekin elkarlanean herriko beste hainbat kultur-talde aritu dira Deban antzeztuko den Lantzeko inauteria antolatzen; hau da, Debako Musika Bandak, Kalez Kale txistulari taldeak eta Goaz antzerki taldeak. Era berean, zanpantzarrak edo ttuntturruak ere ariko dira.



Aipatu kultur-taldeez aparte, makina bat herritarrek ere hartuko dute parte egitasmo berezian. Parte-hartzaileak urtarrilaren amaieratik ibili dira ikuskizuna prestatzen eta entseiatzen, eta halaber jantziak atontzen. Guztira, 150 pertsona ariko dira Miel Otxinen pasadizoa interpretatzen. Arratsaldeko 19:00etan elkartuko dira aipatu taldeak eta herritarrak; ondoren, kalez kale antzezteko.

Dokumentuaren akzioak