Azkoitiko musika eta dantza taldeen urteroko erakusleihoa, Taldez Talde emanaldiak, atzo hasi ziren Kontzejupean. XXI. aldia du aurten Taldez Taldek, eta Bizkargi musika eta dantza eskolako ikasle gaztetxoek ikasturte honetan orain arte ikasitakoa eta landutakoa erakusteko aukera izan zuten atzoko saioan. Kontzejupe txiki gelditu zen eta ikus-entzuleek gogotik txalotu zituzten ikasleen emanaldiak.
Datorren igandean, martxoak 15, Iraurgi eta Bizkargi abesbatzen txanda izango da Taldez Talderen barruan; eta Azkoitiko Udal Musika Bandak eta Bizkargi musika eskolako banda gazteak itxiko dute aurtengo edizioa, hilaren 29an.