Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Herriko bi txapelak, herrikoentzat

Dokumentuaren akzioak

Herriko bi txapelak, herrikoentzat

Lezoko Aurresku Txapelketan Mikel Esnaola eta Enara Artola izan ziren garaile euren kategoriatan. Orain, Euskal Herriko txapelaren bila doaz.
Egilea
Urko Etxebeste
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Lezo
Mota
Albistea
Data
2023/05/03
Lotura
Oarsoaldeko Hitza
Enara Artola eta Mikel Esnaola, irabazi berritan, ohorezko dantzaldian.

Murixka Dantza Taldeak antolatuta, larunbatean izan zen jokoan Gezala Auditoriumean Lezoko Aurresku Txapelketa. Gipuzkoako Ligaren barruko azken dantzaldia izan zen herrikoa. Gainera, herrian, lezoarrak garaile: Mikel Esnaola izan zen D sailekoen artean onena (2008an eta 2009an jaiotakoak), eta haren ondoren sailkatu ziren Jurgi Errandonea andoaindarra eta Ihintza Erauskin herrikidea.

B sailean ere Lezora txapela: Enara Artola izan zen onena, Danel Castillo pasaitarra eta Julen Lertxundi (Asteasu) hurrenez hurren atzetik izan zituelarik.

Liga bukatuta, Euskal Herriko Txapelketaren bila joango dira herriko dantzariak. Hilaren 14an Errenteria-Oreretan egingo dute A eta B sailetakoena; hilaren 13an izango dute Dkoek dantzaldia Legazpin. Lezoko dantzariak irabazteko faboritoen artean daude, ligan emandako maila oso ona izan delako.

Dokumentuaren akzioak