Dantza eta zinema uztartzen dituen ikuskizuna da Lost letters, Lucia Lacarrak eta Matthew Goldingek sortutako azken harribitxia. Ez hori bakarrik: Lucia Lacarra Ballet konpainiaren ibilbidearen abiapuntua ere bada pasa den asteburuan Bilboko Arriagan ikusi ahal izan den ikuskizun hau.
Izan ere, urriaren 20, 21 eta 22an taularatu dute izendatu gabeko gerra batean girotutako ikuskizun hau. Lacarraren herrikideek ez dute aurten ere hutsik egin, eta aurreko emanaldi askotan bezala, ikuskizuna hartu duen antzokira bertaratu dira Udaleko Kultura Sailak antolatutako autobus zerbitzuari esker. Behin emanaldia amaituta, dantzariekin egoteko eta haiekin argazki bat ateratzeko aukera ere izan zuten.