Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Herriak ezin izan du Trapujale salbatu

Dokumentuaren akzioak

Herriak ezin izan du Trapujale salbatu

Ustez zazpi ardi lapurtu eta hiltzearen errudun izendatu dute zuten atzo, berriz ere, Trapujale. Horrela bukatu ziren herriko inauteriak.
Egilea
Urko Etxebeste Petrirena
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Lezo
Mota
Albistea
Data
2026/02/18
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

 

 

Ustez zazpi ardi lapurtu eta hiltzearen errudun izendatu dute zuten atzo, berriz ere, Trapujale. Epaiketa egin zioten. Herritarrak alboan izan zituen, ordea. Epaileak, Marinazkaneren eta Zirikuen testigantzak ontzat eman zituen lezoarren iritzia kontuan hartu gabe. Ondorioz, Herio Bidaia egin, igitaiarekin burua moztu, eta erre egin zuten azken egunetan herrian izan den pertsonaiaren gorputzaren goialdea. Txorizo otartekoak eta ardoa atera ziren erreketaren ondoren Trapujaleren gorputzetik, haurrek jateko. Horrela bukatu ziren atzo Lezoko 2026ko inauteriak.

Jendetza bildu zen atzokoan inauteri aroari agur esateko plazan. Ostegunzuritik euria erruz egin du, eta hainbat jarduera eguraldiak baldintzatuta egin badira ere, ondo joan da mozorroen aroa. Orain, datorren urtekoei begira jarri dira herritarrak. Ziur Trapujale berriz ere herrian izanen dela.

Jarraian, HITZAk Lezoko inauterietan jaso dituen uneen albisteen zerrenda klikagarria ikus daiteke. Beherago, Lezoko Udaleko Komunikazio arloak emandako argazkiei esker, atzoko epaiketaren hainbat irudi.

 

Dokumentuaren akzioak