Komunikabidea
Noaua
Tokia
Usurbil
Mota
Erreportajea
Data
2022/06/30
Lotura
Noaua
Uda parteko festetako erronda betean da Orbeldi Dantza Taldea. Jaietako erakustaldia eskaini dute ostegun arratsalde honetan frontoian. Herria dantzan jarri eta dantzara gonbidatu dute. Frontoia dantzaleku handian bilakatuta amaitu da saioa.
Aurreko bi urteotako etenaldiaren ostean, Kalezarko jaietan hasi zuten aspaldidanik Orbeldik festen denboraldian eskaini izan duen erakustaldien zikloa. Euriagatik oholtza gainean eskaini behar izan zuten San Joanetako emanaldia. Usurbilgo jaietakoa eskaini dute gaur, frontoian. Dantzaleku handian bilakatu dute pilotalekua. Desfilatuz heldu dira emanaldi guneraino eta amaitu bezala, txalo artean hartu dituzte harmailak goraino bete dituzten ikus-entzuleek.
Belaunaldi ezberdinetako dantzarien saioaz gozatzeko aukera izan da, eta amaieran baita dantzara batzekoa ere. Eta erromeria giro ederra nagusitu da azkenean. Irudiok horren guztiaren lekuko.