Dokumentuaren akzioak
Herri Uzta 2015
2015eko urriaren 8tik 11ra, Herri Uzta festibalaren edizio berri bat iraganen da Errobio herri elkargoko herri ezberdinetan. Lau egunez ikusgarri, mintzaldi eta kontzertu andana batez gozatzeko parada izanen da, urriaren 10eko Gaita Eguna eta urriaren 11ko Mutxikoaren Eguna ahantzi gabe. Euskal kultur erakundea partaide da.
Gaita Egunaren inguruan antolatu edizio berri honen antolatzeko, Herri Soinu-k, Hats Berri-k eta Iparraldeko Gaiteroek elkarte eta artista andana baten laguntza ukan dute. Ondorioz, dantza ikastaldiak, karrikako artea, kontzertuak, dantza ikusgarriak... Denetarik izanen da, Mutxikoaren Egunaren 37. edizioarekin bukatuko den aurtengo Herri Uzta festibalean. Horretaz gain, Euskal Herri guzitik eta Italiatik etorri dantzari eta musikari batzuek giroa ezarriko dute Uztaritzen, Kanbon, Ezpeletan, Luhuson eta Arrangoitzen.
Bestalde, sorkuntza batzu programatuak dira ere, hala nola Bilika konpainiaren lehena eta Zarena Zarelako-ren Herrikoa izenekoa.
Xehetasunak
- Tfnoa : 06 52 12 48 23
- Herri Uzta 2015 - Egitarau osoa (pdf)
- Herri Soinu
- Herri Uzta festibala
Dokumentuaren akzioak