Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Herri sustraien bila Gernikan

Dokumentuaren akzioak

Herri sustraien bila Gernikan

'Nortasunaren bila' ikusgai izango da Gernikako San Juan Ibarra plazan, 22:30ean, San Roketxu egunean

Egilea
Amaia Garcia
Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2010/08/18

Herriaren sustraiak ezagutzeko antzezlana da Antzart taldeak antzeztuko duena. Mitologiak eta errealitateak bat egiten dute ikuskizunean. Izaroren urtebeteko ibilbidea kontatzen du, gorputzaren eta dantza garaikidearen bidez. Ikuskizunaren oinarria euskal kantak dira, eta Ken 7, Su Ta Gar, Gatibu eta Exkixu taldeen eta Kepa Junkera trikitilariaren abestiak daude ikuskizunaren barruan.

Nortasunik gabeko herri batera eramango gaitu Antzart taldeak. Horko biztanleek, nortasunaz gain, alaitasuna ere galdu dute. Itxaropenik ez dagoela esan daiteke, baina gris guztiaren artean kolore apur bat ere ageri da. Kolore horrek Izaro du izena, eta hura izango da nortasuna bilatzeko gidaria.

Antzart taldeak urteak daramatza Eneko Amezketak zuzendurik nortasunaren bidea aurkitu nahian. Gaur egun, antzezlanak jokatzeaz gain, Gernika izeneko antzezlan berria prestatzen ari da Basauriko taldea.

'NORTASUNAREN BILA'

Noiz. Gaur, 22:30ean.

Non. Gernikako San Juan Ibarra plazan.

Dokumentuaren akzioak