Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Herri Musikaren Jardunaldiak, heldu den asteburuan

Dokumentuaren akzioak

Herri Musikaren Jardunaldiak, heldu den asteburuan

'Dantza plazan' aztergai izango da aurtengo edizioan

Hamalaugarren edizioa izango da aurtengoa eta 'Dantza plazan' izango da aztertuko duten gaia. Azaroaren 14-15eko asteburuan izango dira Soinuenea Fundazioak antolatutako jardunaldiak, Herridantza Dantza Taldearen laguntzaz.
Egilea
Goizarin
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Oiartzun
Mota
Albistea
Data
2015/11/12
Lotura
Diario Vasco

Hortaz, azaroaren 14an emango diote hasiera aurtengo lehen mintegiari, Ergoien auzoko Auzokalte aretoan. Goizeko 10:00etan 'Dan-tza plazan' gaiari eutsiko diote. Aurkezpen lanak egin ondoren, 10:15ean Sabin Egigurenek, Bizkai Euskal Folkor Elkarteko kideak, aztertuko du gaia. Gero, 11:00etan Patxi Perezek "dantza plazan" sorrera eta bilakaeraren bideetako bat aurkeztuko du. Eta goizari amaiera emateko, 12:15ean Antonia Oliver Martorell andereak 'Baile en la plaza' izeneko ponentziaren bitartez Mallorcako egoera azalduko du.

Arratsaldez, gehiago

Bazkariaren ondoren, 15:30ean Soinuenea bisitatzeko tartea izango da. Arratsaldeko 16:00etan hasiko da bigarren mintegia. Juan Antonio Urbeltz adituak hitz egingo du eta 16:45ean mahai ingurua hasiko da, bost partaideekin: Dantza Plazako ordezkaria, Joseba Altube (EDB), Iparraldeko DB, Jon Fernandez (Gasteizeko Academia de Folclore-Musika Etxea), Aiko taldea eta Antonia Oliver Martorell. Moderatzaile lanak Xabier Etxabek egingo ditu.

Eta larunbatari amaiera ezin hobea emateko, iluntzeko 19:30ean Oiartzungo udal areto nagusian Mallorcako dantzak eta musika «Es Revetlers» musika eta dantza taldearekin.

Igandekoak, Donostian

Igandeko ekitaldiak Donostian izango dira. Goizeko 10:00etan ekingo diote Donostiako Kresala elkartean egingo den dantza tailerrarekin. Mallorcako plaza dantzak ikasteko parada izango da Antonia Oliver eta «Es Revetlers» musika eta dantza taldearen eskutik. Gero, 12:00etan, Donostiako Easo plazan Patxi eta Konpainiarekin "Dantza plazan".

Eta 14. Jardunaldiei behar bezalako amaiera emateko, arratsaldeko 14:30ean bazkaria izango da Kresala elkartean.

Antolatzaileek adierazi dute larunbateko mintegian, igandeko tailerrean eta bi egunetako bazkari batera joan nahi duenak izena eman behar dela Soinuenean, bertara deituz edota idatziz.

Dokumentuaren akzioak