Dokumentuaren akzioak
Herri musikak eta dantzak hezkuntza sarean duten eragina aztergai
Juan Mari Beltran Herri Musikako Txokoaren arduradunak azaldu duenez, joan den urteko bilkuran bururatu zitzaien aurtengo gaia. «Iaz transmisio sistema zeinen garrantzitsua den atera zen mahai gainera, eta hortik sortu zitzaigun ideia», zehaztu du Beltranek. Aurten, gaia ikusita, Ikastolen Elkarteari parte hartzeko dei egin diote. Oiartzungo Udalak eta Euskal Dantzarien Biltzarrak ere topaketak sustatzen dituzte.
Kataluniako esperientzia ezagutuko dute
Elkarte ugaritako kideak izango dira jardunaldietan. Aurten, gainera, kanpoko esperientziak plazaratzen hasiko dira. Hain zuzen ere, Kataluniatik Generalitateko Aula de la Musica Tradicional i Popular de Catalunya eskolako bi ordezkari etorriko dira: Joan Serra eta Maria Antonia Pujol. Eta Kataluniako hezkuntza sistemaz mintzatuko dira. Bi eguneko jardunaldiak goizeko hamarretan hasiko dira, Oiartzungo Herri Musikaren Txokoan.
Dokumentuaren akzioak