Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Herri musika ren hirugarren jardunaldiak antolatu dira asteburu honetarako

Dokumentuaren akzioak

Herri musika ren hirugarren jardunaldiak antolatu dira asteburu honetarako

Bihar goizeko 10:00etatik aurrera, Auzokalte Ergoingo auzo elkarteko aretoan hasiko dira ekitaldiak

Egilea
Egarriz
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Oiartzun
Mota
Albistea
Data
2004/11/26

Bihar, goizeko 10:00etatik aurrera, Auzokalte Ergoingo auzo elkarteko aretoan, Emilio X. Dueñas, Iñaki Eguren, Kontxi Aizarna, Mendigaña Gorostiaga, Juan Serra i Mª Antonia Pujol eta Jon Serra adituen eskutik Herri musika eta herri dantza hezkuntza sarean-i buruzko mintegia izango da.



Bazkaldu ostean, arratsaldeko 16:00etan mahai ingurua izango da Herri Dantza Eskolak-en gainean. Berta, Jon Maia, Josu Larrinaga, Jon Fernandez eta Carme Belaguek parte hartuko dute, Iñaki Irigoien moderatzaile izango dutelarik.



Arratsaldeko 18:00etan Herri Musikaren Txokoari bisita egingo diote eta 19:00etan, Ikastola nahiz Eskoletako dantza taldeek jaialdi berezia eskainiko dute Oiartzungo Udaletxeko Arte Nagusian. Azaroak 28an, igandean, goizeko 10:00etan, Auzokalten Herri Dantza Tailerra ospatuko da, batez ere irakasle eta dantza monitoreei zuzendurik. Bertan, Josu Larrinaga, Patxi Perez eta Mª Antonia Pujol izango dira hizlari.



Azkenik, urtero bezala, jardunaldiak festa giroan bukatzeko, erromeria egingo da arratsaldez inor dantzatzeko gogoz geldi ez dadin.



Arratsaldeko 17:00etan Oiartzungo Bertso eta Trikitixa Eskolak saioa elkarrekin eskainiko dute; 17:30etan, Hernani eta Igeldoko txistulariak arituko dira; 18:00etan, Bizkaiko Albokariak; 18:30etan, Grupo del Aula de Musica Trdicional i Popular en Tortosa taldea (jóvenes músicos i dansaires); 19:00etan, Alkarkide txaranga, 19:30etan, Bizkaiko gaiteroak arituko dira eta bukatzeko Larrain Dantza eskainiko da.



Erromeria ospatu bitartean, Ataungo talogile taldeak zer jana eta zer edana eskainiko du.

Dokumentuaren akzioak