Dokumentuaren akzioak
Herri musika eta herri dantzei buruzko jardunaldiak herri Musikaren Txokoan
Bestetik, dantza taldeek dituzten arazoen artean, askotan euren errepertorioa osatu eta eman ahal izateko behar diren musikarien falta izaten da.
Aukeratutako gaia egungoa, garrantzitsua eta kezka eragiten duena da hortaz, bai herri musikan baita herri dantzan ere.
Egitaraua osatzerakoan, dantzari eta musikarien ikuspuntuak lantzeko, bi aldeetako adituen laguntza izango dute, bertakoena nahiz kanpokoena. Bestalde, edonork gai honi buruzko bere proposamen edo iritzia aurkezteko aukera ere izango du. Ez dituzte alde teorikoak bakarrik landu nahi eta alde praktikoei ere tartea egingo diete antolatutako tailerretan. Beraz, guztien intereserako eta mesederako izango delakoan, denen artean gogoeta egiteko aukera eskaintzen dute eta deialdi honek bi arloetako zaleen artean merezi duen arrakasta izango duela espero dute.
Mintegia eta jaialdia
Jardunaldiak azaroak 29an, larunbata, hasiko dira 'Auzokalte' Ergoiengo Auzo Elkarteko aretoan (HMTren ondoan). Herri Musika eta Herri Dantzari buruzko mintegiak emango dio hasiera jardunaldiei. Goizeko 10:00etan hitzaldiak izango dira Iñaki Irigoien, Jose Inazio Ansorena eta Elias Martinez-en eskutik. 12:00tan, mahai ingurua osatuko da moderatzaile lanetan Pedro Elosegi arituko delarik. Ondoren, 14:00etan bazkaria izango da Oiartzungo Lartaun Elkartean. Arratsaldeko 16:00etan, berriz, komunikazioen aurkezpenak egingo dira Herri Musika eta Herri Dantza gaiaren inguruan aldez aurretik jasotako komunikazioak aurkeztuko dituzte egileek beraiek eta mahai ingurua egingo da eta, ondoren, Ergoien auzoko HMTri bisita egingo zaio. Arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Herri Dantzaera ezberdinekin jaialdia izango da Elorsoro Udal Kiroldegian. Zuberoatik, Zuberoako Dantzak aurkeztuko dituzte; Bizkaitik, Dan-tzari Dantza eta erregelak; Gaztelatik, Gaztela-Leongo Herri Dantzak eta Gipuzkoatik, Brokel dantza. Ondoren, gaueko 22:00ak aldera, Herri Dantza afaria ospatuko dute Gurutze auzoan dagoen Toki Alai jatetxean.
Dokumentuaren akzioak