Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Herri musika eta herri dantza' Oiartzunen

Dokumentuaren akzioak

Herri musika eta herri dantza' Oiartzunen

'Herri musikaren 2. jardunaldiak

Egilea
Egarriz
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Oiartzun
Mota
Albistea
Data
2003/11/10

Herri Musika Jardunaldiak izeneko egitasmoa herri musikaren inguruko gaiei buruzko azterketak eta gogoetak egiteko sortu zen eta 2002ko azaroan Bertsozale Elkartea eta Oiartzungo Bertso Eskolarekin elkarlanean Herri Musika-Bertsolaritza gai harturik Lehenego Jardunaldiak ospatu zituzten. Jardunaldi horien balorazioa baikorra izan zen eta horrek bultzatu diote HMT-ri bide horretatik jarraitzera eta, aurtengoan, bigarren edizioa antolatzera.



Herri Musika Jardunaldiaken egitasmoa urtez urte gai monografikoak aurkeztu eta jorratzea da eta 2. edizio honetan Herri Musika eta Herri Dantza izeneko gaia aukeratu dute.



Herri musika eta herri dantza, gure herri kulturalen bi arlo hauek, askotan bat eginik agertzen dira eta antzeko egoera edo problematikari aurre egin behar izaten diete. Batetik,dantzariek askotan musika-jole egokiak behar izaten dituzte plazan eta musika-joleak ezin aurkiturik ibiltzen dira; musika-joleak, aldiz, askotan bakar-bakarrik aritzen dira dantzarako jotzen plaza horietan, eta dantzaririk ez dute aurkitzen. Bestetik, dantza taldeek dituzten arazoen artean, askotan euren errepertorioa osatu eta eman ahal izateko behar diren musikarien falta izaten da.



Aukeratutako gaia egungoa, garrantzitsua eta kezka eragiten duena da hortaz, bai herri musikan baita herri dantzan ere.



Egitaraua osatzerakoan, dantzari eta musikarien ikuspuntuak lantzeko, bi aldeetako adituen laguntza izango dute, bertakoena nahiz kanpokoena. Bestalde, edonork gai honi buruzko bere proposamen edo iritzia aurkezteko aukera ere izango du. Ez dituzte alde teorikoak bakarrik landu nahi eta alde praktikoei ere tartea egingo diete antolatutako tailerretan.



Beraz, guztien intereserako eta mesederako izango delakoan, denen artean gogoeta egiteko aukera eskaintzen dute eta deialdi honek bi arloetako zaleen artean merezi duen arrakasta izango duela espero dute.

Dokumentuaren akzioak