Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Herri kiroletan oinarritutako dantza

Dokumentuaren akzioak

Herri kiroletan oinarritutako dantza

Komunikabidea
Guaixe
Tokia
Etxarri Aranaz
Mota
Albistea
Data
2021/10/15
Lotura
Guaixe
Laida Aldazen 'Kirolak' ikuskizuna. UTZITAKOA

Laida Aldazen 'Kirolak' ikuskizuna izanen da gaur, urriak 15, 19:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean. Artista etxarriarra lehenengo aldiz ariko da herrian. 

Martxoan Laida Aldaz artista etxarriarrak Kirolak dantza ikuskizuna eskaini behar zuen etxean, herriko kultur etxean. Etxarrin ariko zen lehenengo aldia izan behar zen, baina COVID-19 birusaren kutsatze kasuek gora egin zuten, eta Etxarri Aranatz perimetralki itxi behar izan zuten. Ikuskizuna bertan behera gelditu zen, gaur arte. Aldazek herri kiroletan oinarritutako dantza garaikideko ikuskizuna eskainiko du, 19:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean. Ondoren, Aizkorak herrian aizkolaritzari buruz sortutako dokumentalaren emanaldia izanen da.

Kirolak kale ikuskizun batetik sortutako ikuskizuna da. Jendeari interesatzen zitzaion gaia eta saio luzeagoa bihurtu zuen Aldazek. Kirolak eta dantzak kontzeptu asko komunean dituztela azaldu du etxarriarrak, dantzan erabiltzen dituztenak. Herri kiroletan erabiltzen diren elementuak, aizkora, harria edo soka, ikuskizunean gorputzak objektu horietan bihurtzen dira. Objektu batean bihurtzerakoan zer gertatzen den aztertu eta ikertu nahi zuten. 

Dokumentuaren akzioak