Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Herri inauteriak egingo dituzte datozen egunotan herri askotan

Dokumentuaren akzioak

Herri inauteriak egingo dituzte datozen egunotan herri askotan

Ilarduia, Egino eta Andoingo herri inauterien ostean, ate joka datoz aratusteak Agurainen, Urkabustaizen, Zalduondon eta Kanpezun.

Zalduondon, esaterako, igandean aterako da Markitos. Betiko moduan, goizean, kalerik kale ibiliko da inauterietako pertsonaia ezagunena, traje beltzez, gorbataz eta txapelaz jantzita, eta koloretako arrautzen lepokoa daramala. Gurdi baten gainean egingo du ibilbidea, errauts banatzailea eta kale garbitzailea, musikariak, gurasoak, porreroak, hartza, ardia eta beste hainbat pertsonaia alboan dituela. Kalez kale eraman ostean, ohitura denez, herri epaiketa egin eta erre egingo dute.
Egilea
Mirian Biteri
Komunikabidea
Alea
Mota
Albistea
Data
2017/02/24
Lotura
Alea

Urkabustaizen ere leku berezia dute aratusteek. Aurtengoak, gainera, gaztetxe berriaren inaugurazioarekin egingo dute bat. Ostiralean, 18:00etan, abiatuko dira kalejiran, buruhandi eta joaldunekin. Txokolatea hartu ostean, akelarrea egingo dute, eta gau partean, kontzertuak izango dira gaztetxean: Odolkiak, Beti TNT eta Tinko izango dira, besteak beste.

Agurainen, Porrero eta Sorgina
Agurainen ere ostiralean hasiko dira ospakizunak. Iluntzean, Porrero eta Sorginaren agurra dute, herriko musika bandak lagunduta. Larunbata arratsaldean, mozorro txapelketak eta dantzaldiak izango dira, eta igande eguerdian herri inauteriak ospatuko dituzte kaleetatik. Astearte-inauterian, Porrero eta Sorgina agurtuko dute berriro ere, musika eskolako ikasleekin.  

Kanpezun, azkenik, astearterako antolatu dute jaia eragileek eta udalak elkarlanean. Arratsaldean aterako dute Toribio, herriko gaitz guztien erruduna. Kalejira egin eta epaitu ostean,  errekara botako dute. Jarraian, tabernaz taberna ibiliko dira, eta eguna amaitzeko, herri afaria, bingoa eta karaokea dute.
Etxean gordeta dauden "trapu zaharrak" hartzeko eta parte hartzeko deia egin dute herri horietan.

Herri inauteriak egingo dituzte datozen egunotan herri askotan

Dokumentuaren akzioak