Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Herri inauteria Urretxun Lurra dantza taldekoekin

Dokumentuaren akzioak

Herri inauteria Urretxun Lurra dantza taldekoekin

Egilea
Otamotz
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Urretxu, Zumarraga
Mota
Albistea
Data
2023/02/18
Lotura
Goierriko Hitza

Euskal Herriko txoko desberdinetako inauteria gerturatzeko lanean ari da Lurra dantza taldea azken urteotan. Aurten, bertako inauteria herriko baserrietara eraman du. 33 urtez egin dute herri inauteria.

Lurra dantza taldeak 33. herri inauteria ospatu du goizean goizetik; bertako inauteria herriko baserrietara eraman du. Urretxuko herriko plazan elkartu dira, eta bertan hasi dira goiza girotzen. Musikaz lagunduta dantza erakustaldia egin dute bertan. Ondoren, ohiko brindisa egin, familia argazkia atera eta Etxaburu aldera zuzendu dira bertan ere hainbat dantza egiteko. Goizean zehar, Erratzu, Iturbeko, Beibakar, Zabaleta, Mendizabal, Santa Barbara, Agerre eta Ipeñarrieta baserriak igaroko dituzte, guztietan geldialdiak eginez.

Dantza taldeko kideentzat “egun oso-oso berezia da; ikaragarri ongi pasatzeaz gain, gure kulturaren eta ohituren transmisio lana ere badelako gaurkoa”. Urtero-urtero saiatzen dira Lurrako dantzariak, Euskal Herriko inauteri desberdinak gerturatzen urretxuarrei, eta aurtengoan ere, ala egin dute. 

Dokumentuaren akzioak