Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka "Herri Gogoa" zigilua du hizpide Haatik konpainiak Saroben oholtzaratuko duen "Ots" ikuskizunak

Dokumentuaren akzioak

"Herri Gogoa" zigilua du hizpide Haatik konpainiak Saroben oholtzaratuko duen "Ots" ikuskizunak

Komunikabidea
Aiurri
Tokia
Urnieta
Mota
Albistea
Data
2025/01/29
Lotura
Aiurri

"Herri Gogoa" Euskal Herriko lehen zigilu diskografikoari buruzko istorioa oholtzaratuko du Haatik dantza-konpainiak Sarobe arte eszenikoen gunean, "Ots" ikuskizunarekin. Otsailaren 16an izango da hitzordua, arratsaldeko 19:00tan. Sarrerek 7 euroko kostua dute, eta bi gonbidapen oparituko ditu Aiurrik, zozketan parte hartzen duten harpidedunen artean.

 

Sinopsia
“Herri Gogoa”, Euskal Herriko lehen zigilu diskografikoan islatutako mugimendu kultural abangoardista berrinterpretatzeko bultzada gisa sortzen da lana. Zentsura zela eta, zigilu hori inoiz ofizialki existitu ez bazen ere, berrehun diskotik gora argitaratzea lortu zuen, euskal kultura biziberritu eta berritzeko helburuarekin.

Jone San Martin, nazioarteko ospea duen dantzari eta sortzaile Donostiarrak sortutako koreografiak, euskal dantza izan du inspirazio iturri. Hauek aztertzerakoan, antolatzeko eta espazioan “idazteko” modu berriak sortu, eta euskal dantzen mekanismoak, interprete bakoitzaren eta taldearen sentimendu intimo eta personalagoak adierazteko tresna gisa erabili ditu.

Disketxe batek inspiratutako lana izanik, musikaren erabilpenak garrantzi berezia hartu du. “Herri Gogoa” disketxearen katalogoa erabiliz, mundu horren “argazki” bat sortu eta konposizio, soinuzko dokumental eta testigantza musikalen erreportaje bat eraiki dugu, inprobisazio eta experimentazioari esker bizirik bidaiatzen duena emanaldiz emanaldi.


Fitxa artistikoa

  • Zuzendaritza eta Ekoizpena: Aiert Beobide eta Iurre Aranburu
  • Koreografia: Jone San Martín eta Haatik
  • Espazio Sonoroa: Manu Gaigne
  • Dantzariak: Aiert Beobide, Amaiur Luluaga, Iñigo Etxeberria, Itzel Vela, Jon Arsuaga, Leire Romero, Libe Sukia, Nagore Zabala
  • Eskenografia: Ikerne Gimenez
  • Jantzitegia: Ramón García
  • Argiztapen Diseinua: Arantza Heredia
  • Irudia eta Komunikazioa: Iurre Aranburu
  • Argiztapen Teknikaria: Anartz Beobide
  • Zerbitzu Teknikoak: Eragin Stac

 

Dokumentuaren akzioak