Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Herri dantzez gozatzeko Erromeria Eguna egingo dute Errenterian larunbatean

Dokumentuaren akzioak

Herri dantzez gozatzeko Erromeria Eguna egingo dute Errenterian larunbatean

Heldu den larunbatean, Erromeria Eguna egingo dute Errenterian. Jaialdi hori bertako Ereintza dantza taldeak antolatzen du eta egun osoko egitarau zabala izaten da. Herri-dantzak bultzatzea du helburu.

Egilea
Jon Cabanillas
Komunikabidea
Gara
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2007/07/10

Jaialdi horrek herri-dantzak bultzatzea du helburu nagusitzat, eta horretarako egun osoko egitarau zabala prestatu dute edonork parte har dezan. Bertan bilduko dira hainbat lekutako dantza maisuak, fanfarreak, dultzaina-jotzaileak, trikitilariak, txistulariak eta beste. Herri-dantzen jaialdi handia 10.00etan hasik0 da diana jota, eta hurrengo eguneko goizaldera arte iraungo du.

«Zatoz dantzara plazara»

Bederatzi urte pasatu dira lehendabiziko Erromeria Eguna egin zutenetik. Herri dantzei eta erromeria giroari bultzada bat emateko ekin zion Ereintza dantza taldeak festa antolatzeari, eta «urte batetik bestera jai horren arrakasta handituz joan da aurrerapauso handiekin», atzo nabarmendu zutenez. Lelo honekin gonbidatzen dute jendea erromeriara: «Zatoz dantzara plazara».

Goizeko hamaiketan, dantzaldi ikastaroa hasiko da AIKO dantza maisuen eskutik Esmalteria izeneko gunean. Ikastaro horietan adin guztietako jendeak parte har dezake, eta dantza egiteko prest dauden lagunentzat antolatzen dituzte. Bertan, jendeak aspaldiko herri-piezak dantzatzeko aukera izango du, horien artean jota arrakastatsua.

Ordu bata laurden gutxiagotan, musikariak eta dantzariak ibiliko dira herriko kaleetatik barrena.

Eguerdiko ordu batean, Bizkaiko Andra Mari dantza taldearen emanaldia hasiko da herriko Zumardian. Ondoren, 14.30ean, herri bazkaria izango da udal kiroldegian Intxaurrondoko Gastronomia Elkarteak egina, 500 pertsonarentzat.

Bazkalostean, arratsaldeko bostetan, Zumardian umeen txanda iritsiko da Txirri, Mirri eta Txiribiton junior pailazoen eskutik. Pailazo hirukote horrek hiru urte daramatza elkarrekin lanean. Joan den urtean Erromeria Egunan ere egon ziren eta antolatzaileek berriro deitu dituzte aurten parte har dezaten. Asmo onez hartu dute gonbita.

Ondoren, 18.ooetan, Erromeria Handia egingo dute Zumardian, Leku Zarran eta Xabier Olaskoaga plazan. Iluntzean, berriz, Patxi Perezen eta konpainiaren eskutik dantzaldia izango da berriro ere Zumardian, eta goizaldera arte iraungo du horrek ere.

MUSIKA ETA DANTZA

Adin guztietako jendearentzat izaten da jaialdia. Helburu nagusia dantzaren eta musikaren bidez gozatzea eta festa egun handi batean parte hartzea da.

Fitxa

Lekua: Errenteria.
Eguna: Uztailaren 14a.
Bazkarian sartzeko prezioa: 14 euro eta 10 euro (gaztetxoak).

Dokumentuaren akzioak