Dokumentuaren akzioak
Herri dantzak susatzeko ikastaroa antolatu da Ereintzaren egoitzan
Bertara beste urtetan ikastaroetan parte hartutakoek eta ikasle «berriek» azaldu beharko dute. Ikastaroetan, muxikoak, fandango eta arin-arina, kontradantzak... edozein erromeria edo dantzalditan dantzatzen diren dantzak erakutsiko dira. Ikastaroen hasieratik plazetan dantzan aritzen den herritarren kopuruak gora egin du, eta bide honetik goazela esan nahi du horrek.
Orain dela 15 urte hasi zen Ereintza Dantza Taldea dantza herrikoien ikastaroak egiten. Arrazoia Gipuzkoako Solte Txapelketaren 50. urteurrena eta honen ondorioz lehen aldiz egingo zen Erromeria eguna izan ziren. Jendearen erantzuna ikusita eta jarraitzeko eskakizunei jarraiki, ikastaroekin jarraitzea erabaki genuen. Dagoeneko 70 gizon-emakume dira ikastaroetan dihardutenak.
Dokumentuaren akzioak