Dokumentuaren akzioak
'Herri bat dantzan' marrazki lehiaketa antolatu du Haritz Euskal Dantzari Taldeak
Haritz Euskal Dantzari Taldeak marrazki lehiaketa antolatu du ikastetxeekin elkarlanean, 'Herri bat dantzan' lemapean, eta Elgoibarko ikasleak gogoeta artistikoa egitera gonbidatu nahi dituzte.
Haritz Euskal Dantzari Taldeak 50 urte beteko ditu aurten, eta urte osorako egitaraua prestatu dute. Lehenengo ekintza martxan dute dagoeneko: 'Herri bat dantzan' marrazki lehiaketa.
Hiru mailatan bereiztu dute lehiaketa: LH1-2-3; LH4-5-6; DBH. Maila bakoitzean Txankakuako dendetan gastatzeko 100 euroko bi bono banatuko dituzte. Otsailaren 10a izango da lanak entregatzeko azken eguna eta otsailaren 18an, eguerdiko 12:15ean, banatuko dituzte sariak Kalegoen Plazan, Inguma taldearen kale-erromeria hasi baino 15 minutu lehenago.
Dokumentuaren akzioak