Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Herri arteko folklore jaialdia egingo dute larunbatean Urretxun

Dokumentuaren akzioak

Herri arteko folklore jaialdia egingo dute larunbatean Urretxun

Komunikabidea
Otamotz
Tokia
Urretxu
Mota
Albistea
Data
2022/09/06
Lotura
Otamotz

Larunbatean herri arteko folklore jaialdiaren 33. edizioa egingo dute Urretxun. Indiako Shivam Nrutya Cultural Academy taldeak, Grupo Folclorico Costa Ricak, Asociacion Cultural Xeitura de Esteirok (Galizia), Oñatiko Oñatzek eta Urretxuko Lurrak parte hartuko dute.

10:00etan folklore azoka egingo dute Gernikako Arbola plazan (Euskal Jaiarako materiala lortzeko aukera ezin hobea). 12:00etan taldeei harrera egingo diete udaletxean. 13:00etan munduko dantzak ikasteko aukera egongo da Gernikako Arbola plazan jaialdian parte hartuko duten taldeen eskutik. 18:30ean folklore jaialdia egingo dute toki berean. Gainera, argazki lehiaketa egongo da.

Argazki lehiaketako oinarriak

Dokumentuaren akzioak