Dokumentuaren akzioak
Hernaniko Gazteen XX. Dantza Solte Txapelketa igande honetan
Kriskitiña Dantza Taldeak antolatuta, 15 bikote arituko dira lehian
Bikoteek, neska eta mutila kasu guztietan, bi pieza dantzatu behar izango dituzte, fandangoa eta arin-arin: biak ere 6 pausuz osaturik. Epaimahaia Gipuzkoako Dantzarien Biltzarreko kideek osatuta egongo da.
Bikote irabazleak 150 euro, txapela, zapia eta garaikurrak eskuratuko ditu; bigarren, hirugarren, laugarren eta bosgarren sailkatuek 130, 120, 110 eta 100 euro eta garaikurrak, hurrenez hurren. Eta gainerako parte-hartzaileek 90 euroko dieta eta garaikurrak jasoko dituzte.
Txapelketako parte-hartzaileen zerrendari begiratuz gero, Azpeitia dantzarien harrobia dela argi geratzen da. Izan ere, igandean taula gainean arituko diren 15 bikoteetatik zazpi azpeitiarrak dira, baita beste bi dantzari ere. Bi hauek Azkoitiko beste dantzari batekin osatzen dute bikotea. Gainerako parte-hartzaileei dagokienez, hiru bikote Errezilgoak dira; bi Lezokoak eta hamabosgarrena bergararra.
Dokumentuaren akzioak