Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hendaia eta Irungo dantzari talde batek Mendozan hasi du itzuli argentinarra, abuztu hondarrean Buenos Airesen bukatzeko

Dokumentuaren akzioak

Hendaia eta Irungo dantzari talde batek Mendozan hasi du itzuli argentinarra, abuztu hondarrean Buenos Airesen bukatzeko

Komunikabidea
Euskalkultura.com
Tokia
Mendoza, Argentina
Mota
Albistea
Data
2008/08/20

Taldeak Irungo 'Meakako Adiskideak' eta Hendaiako 'Mutxiko' dantza taldeen indarrak biltzen ditu, orotara 28 dantzari eta musikari eskarmentudun, gazteenak hogeita hamar bat urte eta zaharrenak hirurogeiak pasatuak baititu. Larunbatean iritsi ziren Argentinara eta igandean, Mendozan, frontoi batean eskaini zuten euren lehenengo emanaldi argentinarra, Mendozako 'Denak Bat' Euskal Etxearen eskutik. Bidaia, izan ere, herrialdea ikusi emanaldiak tartekatuz planteamentuari jarraiki pentsatua da.

Gaur gauean afaria eskainiko die Mendozako Euskal Etxeak eta bihar abiatuko dira Andeen magaletik atera gabe ondoko probintzia den San Juanera, eta izen bereko hiriburuan segituko dute bidaia, bertako Eusko Etxea-ren eskutik. Ostegunean, San Juango Sarmiento Antzokian eskainiko dute bigarren emanaldia. Hortik, Córdobara pasatuko dira, hiriburu hartako Gure Txokoa Euskal Etxearen eskutik larunbatean, abuztuak 23, aritzeko.

Ondotik, ibilgailu daramaten autobusa lagun Paraná -ra iritsiko dira, Entre Ríos probintziako hiriburua berau. Bertako Urrundik Euskal Etxearen eskutik asteartean, abuztuak 26, jardungo dute Paranáko publikoaren aurrean, hiriko '3 de Febrero' Udal Antzokian. Asteazkenean, bidaiaren amaiera puntura helduko dira, Buenos Airesa. Osteguna egun librea ukanen dute eta ostiralean, bidaiako azken emanaldia argentinar hiriburuko Iparraldeko Euskal Etxeak, Centro Vasco Francés-en, izango da, etxeko trinketean, Buenos Aireseko Eusko Kultur Etxeak, Euskaltzaleak erakundeak eta Iparraldeko Euskal Etxeak berak antolatutako ekitaldian.

Dantzari beteranoek osatzen duten taldeak honako errepertorioa eskainiko du: Ingurutxo, Arin-arin, Ingurutxo txiki, Axuri (Eaurtako neska dantza), Sagar dantza 'Ituren', Tafalla 'Los pilindros' jota, Mazurka, Kontradantza, Branlea, Xiberoko makilak, Agintariena, Irradaka, Uztai tiki,

Matelotak 'pescadoras' eta Lapurdiko Inauteria.

 

Hendaia eta Irungo dantzari talde batek Mendozan hasi du itzuli argentinarra, abuztu hondarrean Buenos Airesen bukatzeko

 

Gipuzkoako zein Lapurdiko kideak biltzen dituen taldea

Dokumentuaren akzioak