Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hemeretzi euskal konpainiak hartuko dute parte Umore Azokan

Dokumentuaren akzioak

Hemeretzi euskal konpainiak hartuko dute parte Umore Azokan

Leioako Udalak antolatutako Kaleko Artisten Azoka maiatzaren 16tik 19ra bitartean egingo dute. Euskal Herriko hemeretzi konpainiak hartuko dute parte azokan. Udal-iturrien esanetan, "bertoko talentuaren kontzentrazio handia" egongo da Leioan aipatutako egunotan.
Egilea
Kerman Santiago Alkorta
Komunikabidea
Hiruka
Tokia
Leioa
Mota
Albistea
Data
2019/05/10
Lotura
Hiruka

Hemeretzi euskal konpainiak hartuko dute parte Umore Azokan

Leioak bertoko kulturaren sustapenagaz duen "konpromisoa" azpimarratu du Mari Carmen Urbieta alkateak: "Hogei urteko jardueraren ondoren, ondo baino hobeto dakigu Umore Azoka funtsezko aktiboa dela gure profesionalentzat".

Euskal Herriko hemeretzi konpainietatik hiru Leioakoak izango dira: Leioako Musika Bandak A Day at the Circus, ¡Pasen y vean! kontzertua eskainiko du, Fidias Fundazioak The Last Wimba-Dinkas ikuskizuna aurkeztuko du eta Zirkun Zirko Eskolak Zirkun txiki ikuskizuna antzeztuko du.

Dokumentuaren akzioak