Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hemen dira San Ferminak

Dokumentuaren akzioak

Hemen dira San Ferminak

Bestak ez du etenik izanen Lesakan igande gauera bitarte

Komunikabidea
Ttipi-ttapa
Mota
Albistea
Data
2011/07/05
Lotura
Ttipi-ttapa

 

Uztailak 7, San Fermin Eguna

Lesakako bestetako egun handia izanen da. Goizeko 8:30ean ezpatadantzarien meza ixilarekin hasiko da eguna. Joan-etorria txistulari bandaren lagntzaz eginen da. 10:30ean udalbatza bertze agintariekin, ezpatadantzari eta musika bandarekin batera, herriko ikurrak aintzinean dituztela, abiatuko Herrikoetxetik elizara, Meza Nagusira. Bertan, Lesakako Abesbatzak parte hartuko du. Meza ondotik, Fermin Zaindariaren irudiarekin herri guzitik prozesioa izanen da. Ibilaldia berriro Elizan burutu ondoren, ezpatandantzariak jaitsiko dira Eskolttikira, Onin errekaren bi aldeetan egiten den “ZUBIGAINEKOA" dantzatzera. Ondotik, Bandera-arbola doinuari dagokion ikurrin-agurra zubi gainean. Agur edo dantza bera Plaza Zaharrean, ikurra Herriko-etxera igoko dute. 18:00etan Bezperak izanen dira elizan eta goizean bezala joan teoría eginen dute ezpatadantzariek. Ondotik ezpatadantzari taldeak mutildantza, neskadantza, aurreskua eta jotak dantzatuko ditu Plaza Zaharrean.

19:30ean Plaza Zaharrean, bertso jaialdia izanen da Arrano Elkarteak antolatua. Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Xabier Silveira, Julio Soto eta Erika Lagoma ariko dira kantuan Estitxu Arozenaren esanetara. Gauean dantzaldia izanen da Trikidantz taldearekin eta egun guztian zehar Izadi txaranga ibiliko da kalez kale.

Uztailak 8, Peñen Eguna

09:00etan Peñen gosaria izanen da eta ondotik, 10:00etan Peñen danborrada The Joselontxo’s txarangaren laguntzarekin. 12:00etan betizuak izanen dira plazan. Arratsaldean haurrentzako ikuskizna izanen da Potxin eta Patxin pailazoen eskutik 17:00etatik aitzinera plazan. 18:00etan peñak elkartu eta jeitsiera eginen dute. Arratsaldez eta gauez, dantzaldia izanen da Trikidantz taldearen eskutik.

 Uztailak 9, Haurren Eguna

10:30ean haur eta gurasoen danborrada izanen da. 11:00etan Eltzeta plazan haur animazioa izanen da Gorritiren eskutik. 12:00etan betizuak ibiliko dira plazan. Arratsaldean haurrentzako tailerrak, puzgarriak, jokuak… eginen dituzte Eltzeta plazan. 18:00etan eskuzko pilota partidu profesionalak izanen dira frontoian. Arratsaldez eta gauez Imanol taldearekin musika izanen da Plaza Zaharrean.

Uztailak 10, Bikoteen Eguna

Besten azken eguna izanen da igandea. 11:00etan Andra Mari Zahar Etxeko lorategian, Nafarroako Jotak izanen dira, “Voces del Ebro” taldearekin. San Fermin Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteak antolatua. 12:00etan betizuak, Plaza Zaharrean, “The Joselontxo´s Txarangak giroa alaitzen duela. 18:00etan Plaza Zaharrean, Nafarroako Jotak izanen dira berriz ere, Voces del Ebro taldearekin. 18:00etan Garai batean egiten zena oroituz, Eskolttikitik Txakainera kalejira eginen da Musika Bandarekin. Ondotik 20:00etan Txakaindik jeitsiera, ZORTZIKO doinuarekin. Arratsaldez eta gauez Joselu Anaiak taldeak girotuko du herria eta goizaldean, 03:30ean Jai Hilak izanen dira txarangarekin.

Sanfermin egunez Zubigainekoa dantzatuko dute ezpatadantzariek.

Sanfermin egunez Zubigainekoa dantzatuko dute ezpatadantzariek.

Dokumentuaren akzioak