Dokumentuaren akzioak
Hemen dira Errosario kaleko jaiak
Urriaren 7an, eguaztenean, Errosarioko amabirjinaren eguna da, eta izen bereko kalean goiz hasiko dituzte ospakizunak. Gaur (urriak 2) amabirjinari lore eskaintza egin (13:00), asteburuan jai giroan murgildu eta amabirjinaren egunera bitartean horrela ibiliko dira kaleko bizilagunak eta gerturatzen direnak. (egitarauadauka)
Jolas, jatorduez –afaria, txokolatada eta mokadua– gain, musika –Mauxitxa txaranga–, dantza eta kirolik ere ez da faltako Errosario kalean. Orain dela urte batzuk berreskuratu zuten Errosarioko amabirjinaren Ezpata-dantza eskainiko dute Haritz Euskal Dantzari Taldeko dantzariek zapatuan. Egun berean herri-kirol erakustaldian, Mugertza anaiak aizkoran arituko dira eta Karmele Gisasola txingak eramaten eta ingudea altxatzen. Errosarioko bizilagunek, beraz, gainerako elgoibartarrak ere gonbidatu nahi dituzte beren kaleko jaietan ondo pasatzera.
Dokumentuaren akzioak