Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hemen da VI. Sortzaile berrien nazioarteko jaialdia

Dokumentuaren akzioak

Hemen da VI. Sortzaile berrien nazioarteko jaialdia

ACT du izena eta datorren asteartean hasiko da Bilbon eta Barakaldon; aurten estreinakoz, React

Komunikabidea
Deia-Ortzadar
Mota
Albistea
Data
2009/06/09

BAI eskolatik, jaialdi honekin, elkartruke eta jakintza esparru bat sortaraztea bilatzen dute, Europa mailan antzerki hezkuntzan dihardutenen metodologia eta etorkizuneko sortzaileen lanak erakustea.ACT aldakuntza, berrikuntza eta topaketa lekua da batez ere. Bere xedea du eszena sortzaile berrien lana sustatu eta hau publiko, prentsa eta profesioarengana hedatzea.

Bizkaiko Antzerki Ikastegiak osoa den aktore batean sinesten du, sortzeko ahalmena duena. Horregatik ACT jaialdia diseinatzeko mementoan, etorkizuneko aktore eta sortzaileek adierazteko eta beraien lanak aurkezteko plataforma bat garatzea beharrezkoa zela uste izan dute. Orokorrean sorkuntzan klasiko izaten diren antzerki eskolen lanez gain, seigarren edizio hau lan berriki sortuak, proposamen gazte freskoak eta ohikoak ez diren lanengatik apustu egiten duen egitasmoa da.

Urtero bezala, antzerki munduko sortzaile berrien lehenengo kalitatezko antzerki, dantza eta performance lanak erakustea da ACTen helburu nagusia. Aurten Barakaldo Antzokian, La Fundición aretoan eta Bilboko Kafe Antzokian ikusi ahal izango dira proposamen gehienak. Kafe antzokia jaialdiaren bihotza bihurtuko da aurten, ACT Jaialdiko elkargunea izango da, bazkalorduen bilgune, gauero jazz talde bat eta jaiak izango ditu eta jaialdiaren irekiera eta bukaera bertan ospatuko dira. Inaugurazioa, ikastaro programa zabala, klase magistralak eta Europa mailako lau eskolen lanak izango dira Barakaldoko Antzokian. Hogei antzerki lan labur La Fundición Aretoan eta Kafe Antzokian. Kafe Antzokian Dantzine ere izango da, lehiaketara doazen 23 bideodantza lan eta bi ordu t´erdiko bideodantza erakusketa.

30 herrialde ezberdinetako partaideak izango dira aurten ACTen. Israel, Alemania, Finlandia, Letonia, Islandia, Belgika, Kolonbia eta Suitza ko antzezleak jasotzen ditu.

Jaialdiaren egitarau pedagogikoak Bert Wagenaar Van Kreveld edo Jordi Cortes-en klase magistralak eskaintzen ditu, Amsterdameko musika eskolako Tessel Beek edo Leeds Met unibertsitateko Noel Witts-en kurtsoez gain.

AURTEN, LEHEN ALDIZ, REACT Aurten ACT jaialdiak ReACT aurkezten du berritasun moduan, Basauriko Social Antzokian garatuko da ekainaren 18 eta 20a bitartean. ReACT jaialdiaren luzapen bat da, anaia txikia, joera artistiko berrientzako topaleku bat: dantza, bideo- dantza, performancea.

Sortzaile berriek beren lanak erakutsi eta esperientziak parteka ditzakete arlo artistiko, sortzaile eta formaletan. Egitarauan, ACT09an erakutsitako lan onenen hautaketa bat eta Dantzine lehiaketako irabazlea izango dira. ReACTen irekiera egunean iazko irabazle Temple Theatreen "Pillow talk" lan berria izango dugu berriz ere. Dantzine erakusketa egongo da ere, David Hinton eta Alla Kovgan ospetsuek zuzendutako lan berriarekin. ‘Nora’ dantza filmak Nora Chipaumire dantzari eta koreografoaren bizitzaz hitzegiten digu biografia poetiko honetan.

Aldi berean, ACT 09-n egingo diren ikastaroen emaitza ikusi ahal izango da. Beste aldetik nazioarte mailako irakasle ospetsuek, besteen artean Noel Witts ingelesak eta Selma Susanna holandarrak, maisu klaseak emango dituzte.

 

Dokumentuaren akzioak