Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Helduentzako plaza dantza ikastaroa antolatu du Ostadarrek

Dokumentuaren akzioak

Helduentzako plaza dantza ikastaroa antolatu du Ostadarrek

Egilea
L. Agirre
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Mota
Albistea
Data
2016/04/05
Lotura
Goierriko Hitza

Joan den hiruhilekoan Ostadar dantza taldeak antolatutako plaza dantzen ikastaroak izan zuen harrera ona ikusita, apiriletik ekainera ere helduentzako plaza dantza ikastaroa antolatzea erabaki du Beasaingo dantza taldeak. Ikastaroaren helburu nagusiak plaza dantzak dantzatzen irakastea eta horien inguruko azalpenak ematea izango dira. Era berean, dantza eginez astero tarte atsegin bat igarotzea.

Ostadarren egoitzan (Oriamendi kaleko 10. zenbakian) egingo dute ikastaroa, asteartetan 19:00etan eta asteazkenetan 20:00etan. Dena den, Ostadarretik jakinarazi dutenez, «ikastaroan izena eman nahi duenak, aukera izango luke aipatutako ordutegian apuntatzeko, baina baita ere berari komeniko litzaiokeen ordutegia proposatzea ere. Jendeak egiten dituen eskarien arabera erabakiko genuke gainontzeko egunetan beste talderen bat sortu ala ez». Ordutegi berriaren proposamena ahalik eta azkarren egitea eskatzen du Ostadarrek, ordutegiak ondo koordinatu ahal izateko.

Izen ematea

Ikastaroan izena emateko ostadardt@gmail.com posta elektronikora mezua bidal daiteke (plaza dantzen ikastaroa mezua ikusgarri dagoela) edo telefonoz zein whatsappez 610 873 811 (Jon Zubeldia) telefono zenbakira deituta edo idatzita. Facebook eta Twitter bidez ere eman daiteke izena. Ostadarren egoitzara bertara joatea da beste aukera bat: astelehen, astearte eta ostegunetan 17:00etatik 18:30era, eta ostiraletan 18:00etatik aurrera.

Nahiz eta ikastaroan izena emateko ez den adin muga jakinik izango, ikastaroa batez ere helduei zuzendutakoa dela jakinarazi dute Ostadarretik.

Dokumentuaren akzioak