Eskolako gimnasioan izanen dute hitzordua ortziralero 20:00etatik 21:00etara, eta parte hartzeko izena eman beharko da. Hala ere, probatu nahi dutenek aski izanen dute eskolako gimnasiora ordu horretan agertzea, eta probatzeko aukera izanen dute.
Zalantzak argitzeko dantza talderen Instagram kontura mezu bat idazten ahal da, edo bertzela taldeko kideren batekin harremanetan paratzeko eskatu dute.