Dokumentuaren akzioak
Helduen dantza txapelketa gaur arratsaldean izango da
Arratsaldeko
6:30etatik aurrera berrogeita bost urtetik gorako bikoteak dantza
sueltoan lehiatuko dira Zeraingo plazan. Bikoteko arin-arin eta
fandango bana dantzatu beharko dituzte. Iaz egin zen txapelketa hau
lehenengo aldiz, eta eduki zuen arrakasta ikusita ezin aurten antolatu
gabe utzi.
Gainontzean, gaurkoan egitarau zabala izango da.
Goizeko 9etan txistulariak goiz-eresia joko dute etxez etxe. Goizeko
11etan Meza Nagusia ospatuko da. Jarraian, eguerdi partean, txakolin
dastatzea izango da herriko plazan, pintxoekin lagunduta. Goizez nahiz
arratsaldez, Andramari bola txapelketa jokatuko da Liztormendi
bolatokian. Iluntzean gazteek triki-poteoa egingo dute eta ondoren
elkarrekin afaltzera joango dira Oihartera. Gauean, 12etan, jada
ohitura bihurtu den asto-karrera jokatuko da eliz atzetik bueltan.
Gaurko
egun berezi honekin, aurtengo Zeraingo jaiek erdia egin dute. Baina
umore onean, orain arte bezala jarraituko dute zeraindarrek eta
ingurukoek herriko festez gozatze.
Dokumentuaren akzioak