Dokumentuaren akzioak
Helduak dantzan jarri nahi dituzte bihar Otsolarkoek Lizartzako Erromeri egunean
Egun osorako egitarau oparoa prestatu dute Lizartzako dantza taldekoek
Goizeko 11:00etan jarri dute hi-tzordua herriko plazan. Lizartzako dantzariaz eta herritarraz gain Udaberri dantza taldeko lagunak ere espero dituzte. Hala ere, Garazik azaltzen zuenez «erromeri giroa gustoko dutenek gonbidatuta daude biharko festan parte hartzera. Gure helburu nagusia jende dantzan jartzea da. Urtean zehar ikastaro eta saioetan parte hartzen guzti horiei kalera atera eta dantza sueltoan ari-tzeko». Lizartzako danzta taldeko kideak garbi du «jendeari kosta egiten zaio kalean danzta egitea. Ohitura galdu egin da, jendeak ez du plazetan dantza egiten eta guk hori berreskuratu nahi dugu. Batez ere helduekin, askok izena ematen dutelako ikastaroetan baina gero ez dira ausartzen erromerietan dan-tza egiten».
Erromeri giroa suspertu nahian biharko eguna antoalatu dute Lizartzan. Horregatik, euskal jan-tziekin poteoa egingo dute herriko tabernetan. Garazik azaltzen zuenez «geldialdi bakoitzean dantza talde bakoitzak bi dantza egiteko aukera izango du». Udaberrikoak eta Lizartzako dantzari gazteak izango dira prestatutako dantzak eskainiko dituztenak «betiko dantzak eskainiko dituzte gaztetxoek. Bestalde, dantza ezberdinak eskainiko dira bertaratzen diren lagunak ere dantza egin dezaten». Lizartzarran esanetan «dantzari txiki eguna antolatzen denean, gurasoak ere hurbiltzen dira euren umeekin baina gero, gaztetxoak bakarrik egiten dute dantza. Guk, nagusiak ere dantzan ikusi nahi ditugu».
Eguraldi lagun badute, herriko kale eta plaza izango dira erromeri eguneko eszenatoki. Azken honetan, Otsolar dantza taldeko gazteek erakustaldia egingo dute eta jarraian dantza herrikoiak dantzatzeko aukera izango da.
Arratsaldeko 14:30ean bazkaria izango da plazan. Txartelak tabernetan eta dendan daude eskuragarri 9 euroan.
Bazkalostean, kantu saioa izango da, eta amaitzeko, erromeria izango da Unsain taldearekin iluntzera arte. Eguraldi txarra egingo balu, emanaldiak frontoian egingo dituztela esan dute.

Otsolar dantza taldeko gaztetxoak Orexako festetan eskainitako saioan. :: BELAUNTZARAN
Dokumentuaren akzioak