Dokumentuaren akzioak
Heldu direla Intxixuak eta Sorginak Kataxulotik, jarri zakuak pronto!
Burrunbaaarekin lehertuko da festa, datorren ostiralean
Ihoteak Oiartzungo ondare kulturalaren parte dira. Ihote Taldeak lan handia egiten jarraitzen du aspaldiko ohiturak berreskuratzen. Udalak taldearen ekimenekin bat egin du eta horiek bultzatzen ditu, herriko ondare kulturala gordetzen eta ezagutarazten laguntzen duelakoan. Horregatik, herritarrak animatu ditu heldu den asteburuan, hotzari aurre eginez, Ihote Taldeak antolatu dituen ekintzetan parte hartzera.
Egitarau oparoa, aurten ere
Horren ondoren, plazaren apainketari helduko zaio. Eta festak aurrera jarraituko du Azeri- eta Sorgin-dantzarekin, 19:00etan. Ordu erdi beranduago Intxixuek eta Sorginek plaza hartuko dute eta auzoetako banderen igoera izango da. Gero, tabernaz taberna poteoa, denak zakuz jantzita.
Kuestazioa, larunbatean
Larunbat goizean, hilak 18, Oiar-tzungo ohitura zaharrari jarraituz, auzoetako taldeek etxez etxe eta baserriz baserri festa giroan Kuestazioa egingo dute, goizeko 09:00etan abiatuta. Poxpolinez jantzita joan behar dela gogoratu dute antolatzaileek. Hurrengo hitzordua 14:30ean jarri dute. Auzoetan barrena ibilitako koadrila bakoitzak bere elkartean egingo du bazkari legea. Gero, arratsaldeko 18:00etan Doneztebe plazara abiatuko dira, jai giroan. Azkenik, «Eonian» elektro-txarangarekin poteoa izango da tabernaz taberna. Igandean, hilak 19, goizeko 09:00etan Lartaun Txistulari taldeak Diana joko du; 11:00etan Beheko plazatik karroxa eta kalejira alaia abiatuko dira; eta azkenik, iluntzeko 19:00etan Intxixu eta Sorginei agurra emateko tenorea iritsiko da. Bukatzeko, suzko akerra ibiliko da plazatik barrena.
Ihoteetako dantzak ikasi
Eta festa herrikoi horietan behar den bezala murgiltzeko Soinuenea Fundazioak eta Abaraxkako lagunek hirugarrenez tailerrak antolatu dituzte Ergoien auzoan. Hitzordua gaur arratsalderako (17:00) jarri dute Soinuenea-Herri Musikaren Txokoan. «Batetik, dantza tailerra jarriko dugu martxan Ihote dantza taldeko eta Jon Ansorena txistulariarekin», adierazi dute Soinueneako arduradunek. Horrela, Auzokalte elkartearen aurreko aldean dantzak ikasi edota gogoratuko dituzte. Era berean, Abaraxkako lagunekin Ihoteetako zakua apain-tzeko aukera izango da.
Webgune berria
Oiartzungo Ihoteak taldeak webgune berria estreinatu du aurten. Hauxe da helbidea: oiartzungoihotik.eus eta bertan informazio guztia jarriko du herritarren eskura. Zabaleku Informatika arduratu da webgune berriaren diseinuaz eta garapenaz. «Argazkiak ere hortxe zintzilikatuko ditugu», adierazi dute taldekideek. Jarraipena egiteak merezi du, oso orrialde txukuna sortu dute eta.
Dokumentuaren akzioak