Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Heldu direla, bai, Ihoteak

Dokumentuaren akzioak

Heldu direla, bai, Ihoteak

Lau egun besterik ez dira falta Ihoteak hasteko. Antolatzaileek ekitaldi guztiak prest dituzte, eta bideoa ere argitaratu dute.
Egilea
Erik Gartzia
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Oiartzun
Mota
Albistea
Data
2023/02/06
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

 

ihoteak
Gutxiago falta da intxixuak iristeko.

Lau egun eta ordu batzuk besterik ez dira falta intxixu, sorgin eta basandreak Oiartzungo plaza har dezaten.

Datorren ostiralean hasiko dira ihoteak, eta dena prest dago herriko txoko guztietara Oiartzungo festa propio hori irits dadin. Iaz festa murriztua izan zen, COVID-19a dela eta, baina aurten ohiko ekitaldi guztiekin iritsiko da.

Motorrak are gehiago berotzen joateko, bideo bat ere prestatu dute Oihan Gastesi eta Ekain Susperregik. Musika elkarlanean aritu dira Gastesi bera eta Julen Etxebeste Liras.

Egitaraua 

Hilak 10 (ostirala)

  • 16:45: Burrunbaaa! ihoteei deia, Beheko plazako biribilgunetik.
  • 17:30: Txokolatada Done Eztebe plazan.
  • 19:00: Azeri eta Sorgin dantza.
  • 19:30: Intxixu, Basandre eta Sorginek plaza hartuko dute.

Hilak 11 (larunbata)

  • 09:00etatik aurrera Kuestaziyua herriko auzoetan.
  • 14:30: bazkariak egingo dituzte auzo guztietan.
  • 18:00: auzoetan ibilitako kuadrillak plazan elkartuko dira. Ondoren, ihoteen berbena, musikarekin.

Hilak 12 (igandea)

  • 09:00: Diana txistulariekin.
  • 11:00: beheko plazatik karroxa eta kalejira alaia.
  • 19:00: Intxixu, Basandre eta Sorginei agurra. Ondoren. bukaera emateko, suzko akerra.

Dokumentuaren akzioak