Dokumentuaren akzioak
Hegoafrikako doinuak emango ditu Errenteria Dantzan-ek
Atzo hasi eta ekainaren 27a arte era askotako dantzak aurkeztuko ditu
Emanaldi berean ariko dira Ereintza dantza taldeko kideak, eta aurtengo udarako prestatu duten ekitaldia aurkeztuko dute. Hiru zatitan banatutako emanaldian, Ipar Euskal Herriko, Bizkaiko eta Gipuzkoako dantzak erakutsiko dituzte. Ondoren, Katalunian, Donostiako Musika Hamabostaldian, Donostiako Aste Nagusian, Asturiasen eta beste hainbat lekutan emango dituzte.Euskal Herriko gonbidatuen artean, berriz, Bizkaiari egokitu zaio aurten, eta haren ordezkari Iurretako Mikel Deuna dantza taldea eta Markinako Zerutxu dantza taldea izan dira. Atzo eskaini zuten saioa. Gainerakoan, dantzaldia herritarrei zabaltzea erabaki dute aurten, eta hainbat saio izango dira.
Dokumentuaren akzioak